Ohikoan, BIDE OKERRETIK ZUZEN saioan, Euskal Herriko entsegu lokaletan buru belarri aritzen diren musika taldeak izanen dira protagonista nagusiak. Urte hauetan guztietan, ehunka izan dira jarri ditugun euskal kantuak eta ugariak izan dira gure estudioetatik igaro diren bandak, dozenaka… batzuetan ere, zenbait monografiko burutu ditugu gai zehatz batzuen inguruan, baina beti ere Euskal Herriko musika protagonista izaki.
Honakoan ordea, berriki argitaratua izan den disko konpilazioa bat izango dugu protagonista gaurko irratsaioan. CHECKPOINT ROCK izena daraman laburmetraiaren soinu banda osatzen duen diskoa ardatz harturik, bi orduz murgilduko gara Palestinako karrika eta kaleetan javier Corcuera eta Fermin Muguruzak elkarlanean burutu duten laburmetraiaren soinu bandaz gozatzeko.
Checkpoint-ak (kontrol igarobideak) zeharkatuko ditugu Zisjordaniako lurralde okupatuak ezagutzeko eta Gazako zerrenda bihurtu den kontzentrazio esparru handietan musikaz gozatuko dugu, egun, Plaestinan bertan sortzen eta bizitzen ari den errealitate bat ezagutzeko.
Tolosaldean, uhinetan zehar 107,5 eta 102,10 dialean, eta internet bidez, mundu osorako, www.txolarre.org helbideab klikatuz
ENTZUN ZUZENEAN,
asteazkenero gaueko 21:00 aurrera
irrati bidez Tolosaldean 107,50 FM 102,10 FM
Internet bidez http://www.txolarre.org
SAIO ZAHARRAK entzuteko
http://www.bideokerretik.blogspot.com
More info Checkpoint Rock :
http://www.myspace.com/checkpointrock
http://www.muguruzafm.com
No comments:
Post a Comment