Wednesday, June 24, 2009

BIDE OKERRETIK ZUZEN... EHZ 2009

Gaur gauean EUSKAL HERRIA ZUZENEAN jaialdiari buruzko saio monografikoa burutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Uztailaren, 3, 4 eta 5an ospatuko den jaialdiaren berri osatua izango dugu bi ordu iraungo dituen saio monografikoan.

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN ekimeneko antolatzaile batekin egin dugu hitzordua saioaren lehen zatirako. Eneritz Zabaleta izango dugu gurean jaialdiaren inguruko datu eta albisteekin. Berarekin batera ezagutuko ditugu, aurtengoan Heletan ospatuko den EHZ jaialdiaren 14. edizioko datu guztiak. Egitaraua egunez egun, parte hartuko duten musika taldeak, ordutegiak, guen ezberdinak bitxikeriak….

Bigarren zatian gainera, zuzeneko koneksioak egingo ditugu pate hartuko duten zenbait musikari lagunekin….Besteak beste, telefono bidez sartuko dira
CHE SUDAKA taldeko kideak, WILLIS DRUMMOND, ZURA, FIACHRAS….

…Entzun ala hil!

MORE INFO:
http://www.ehz-festibala.com


ENTZUN ZUZENEAN, Gaueko 21:00 aurrera
INTERNET BIDEZ:
http://www.txolarre.org
FM BIDEZ: Tolosaldean. 107,50 edota 102,10

BIDE OKERRETIK ZUZEN irratsaioako bloga:
ENTZUN SAIO ZAHARRAK:

http://www.bideokerretik.blogspot.com

No comments:

Post a Comment