Tuesday, March 24, 2009

BidE OKeRrEtiK ZuZeN...... HUMUS


Asteazken honetan berriz ere uhinetara eginen dugu itzulia, BIDE OKERRA hartu, eta ZUZEN zuzen euskal musikaren zurrunbiloan murgiltzeko.

Saioaren lehen zatian, berriki argitaratu diren zenbait disko eta maketen inguruan mintzatuko gara, zenbait albiste aipatzearekin batera. 9,30ak aldera berriz, Tolosako HUMUS taldea izanen dugu estudioan gonbidatu bezala, LEKUA izeneko diskoa aurkezteko. Zenbait taldekideekin batera disko berriko kantuak entzungo ditugu, eta taldearen ingurukoak ezagutuko ditugu. Saioaren azken txanpan berriz, kontzertu agenda izanen dugu.

Gaueko 21,00 aldera abiatu eta 23,00 bitarte, FM bidez Tolosalderako eta internet bidez mundu osorako.... BIDE OKERRETIK ZUZEN!

No comments:

Post a Comment